miércoles, 21 de noviembre de 2012






JOKAMOLDEAREN EGITURA:


Euskal pilotako jokamoldeetako bat da. Jokamolde honetako joko mota ez zuzena da, hau da, pilotariak joko eremu berberean daude kokatuta eta pilota txandaka jotzen dute frontizera jaurtiz. Pilotak frontisa jo beharra dauka aurkariak pilota jo aurretik.
Izenak berak esaten duen bezala ezker paretako frontoi luzean jokatzen da (54m luzeko frontoia) eta pala luzea behar da jokatu ahal izateko.
Modalitate hau duelu eran jokatzen da 2:2-ren aurka. Talde bakoitzeko kide 1 aurrean kokatzen da eta bestea aztean.


     






Frontoiaren Atal Nagusiak


Jokamolde honetarako beharrezkoak diren material honako hauek dira:


1.  Pala luzea: Pilotan jokatzeko erreminta dugu pala, heldulekuaren aldetik estua eta bestetik aski zabala. Zurezko pieza bakar batez osatua dago eta ez da gehigarririk onartzen. Pala luzea frontoi luzerako erabiltzen da.

·       Materiala: Egurra (pagoa)
·         Luzera: 54,5 cm gehienez 
·         Zabalera: 12 cm gehienez 
·         Lodiera: 2-4,8cm bitartean 
·         Pisua: 600g-900g

2.       Esparatrapua: eskuak babesteko
3.       Pega pala: palak ez egiteko ihes
4.       Erretxina: palak ez egiteko ihes
5.       Zinta: palaren heldulekuan hobeto eusteko   
6.       Kaskoa: burua babesteko
7.       Betaurrekoak: begiak babesteko
8.       Pilota: narruzko pilota.
·         Pisua: 112-115gr
·         Diametroa: 60-62mm



 


 

Sakea:

    Partida hasieran sakea nork egingo duen jakiteko, 2 aurpegitako txapa bat jaurtitzen da airera.  Normalean sakea atzelariak egiten du 11ºkoadroan kokatuta (44m), baina ez da derrigorra berak ateratzea, aurrelariak atera dezake. Sakea egin aurretik pilota ponpatu egin behar du 11º koadroa gainditu gabe, pilotan ponpa egin ondoren sakatzaileak marra gainditu dezake. Frontisean jo ondoren, pilotak ponpa 4º (16m) eta 7º (28m) koadroen artean egin beharko du ponpa.
  • 4º koadroa ez badu gainditzen falta izango da eta tantoa galduko du sakea egin duen taldeak.
  • 7º koadroa pasatzen bada berriz, pasa edo luze izango da eta beste sake bat gehiago izango de sakea egin duen taldeak. 2 luze eginez gero, tantoa beste taldearentzat izango da.














Tantoa irabazteko moduak:

  • Aurkaria pilotara ez iristea, pilotak 2 punpa ematea.
  • Aurkariak pilota frontisera bota ondoren, 1º punpa kontrakantxan ematea.
  • Aurkariaren pilota frontisera ez iristea.
  • Aurkariak  “beheko” txapa-azpira botatzea.
  • Aurkariak “goiko” txaparen gainetik jotzea.
  • Aurkariak pilota kontrakantxako marrara botatzea.
  • Aurkariak txapa jotzea: goikoa, behekoa, ezkerrekoa, frontisean eskuinekoa.
  •  Aurkariak gora botatzea:
    • Frontiseko goiko txapatik gora jotzea.
    • Ezker paretako marratik gora jotzea.
  • Sakean, aurkariak:
    • Motz edo falta 1 egitea.
    • 2 luze edo pasa egitea.

Tantoa galtzeko moduak:

  • Pilotara ez iristea, pilotak 2 punpa ematea.
  •  Pilota frontisera bota ondoren, 1º punpa kontrakantxan ematea.
  •  Pilota frontisera ez iristea.
  • “Beheko” txapa-azpira botatzea.
  •  “Goiko” txaparen gainetik jotzea.
  • Pilota kontrakantxako marrara botatzea.
  • Txapa jotzea: goikoa, behekoa, ezkerrekoa, frontisean eskuinekoa.
  • Gora botatzea:
    •       Frontiseko goiko txapatik gora jotzea.
    •       Ezker paretako marratik gora jotzea.
  • Sakean:
    •       Motz edo falta 1 egitea.
    •       2 luze edo pasa egitea.

Puntuazio sistema:

Partidak 45-era izaten dira, eta tantoak unitarioak dira; hau da, tantoak banaka lortzen dira.




JOKO EKINTZA:


Palaren heldukera

Kolperik Ezagunenak:  

1. Sakea:

    Sakearen prestaketa
  • Lasterketa eta jagia: kontzentratzeko  pilota punpatu eta frontisera begiratu. 4-5 urrats abiadura hartzeko kontra-kantxari paralelo. Pilota, ezkerreko hanka aurrean dela ponpatzen da. Punpa ostean pilotaria gorputza egokitzen asten da.
  • Prestatze eta egokitze-aldia: besoa atzerantz altxatzen da guztiz luzaturik, gorputza pixkat kontra-kantxara biratuz. Besoa zabaltzen amaitzean, pilotaria airean dago, aurrerantz jauzika, eta gorputzak – apur bat flexionatuta - kanporantz biratzen du. Besoa luzatuta dago atzean, eskumuturrak 90 graduko angelua osatzen duela besaurrearekiko.
  • Besoa askatzeko aldia: ezkerreko hankak lurra zapaltzen duen unean asten da. Ezkerreko hanka apur bat flexionaturik pausatzen da lurrean, gorputzeko pixua eutsiz. Orduan gorputzaren ezkerralde osoa frontisera zabaltzen da, eskuineko beso potentzia handiz aurrera joateko. Besoa zeharo luzatuta dago. 
  • Joaldia: aurreko hankak pilotariaren zama osoari eusten diola jotzen da pilota. Pilota jotzean pisuari eusten dion hankako belauna baina atzexeago dago pala, eta horrela eskumuturra eta besaurrea lerro-lerro daude bortiz flexionatu eta gero. Gorputza frontisera dago zuzendurik erabat, eta ia guztiz luzatuta.
  • Joaldiaren amaiera: Luzatze mugimenduak bukatzen dira eta horrek, zama Aurrera eramatea eta gora kulukatzea ekartzen du, jauzi eginez. Txokora begira gorputza.


Sakeko mugimenduen sekuentzia


1.1 Sake motak (argazkietan):

II. Sakea laua, txost-a bilatuz
III. 2 pareteko sakea

I. Sake gurutzatua










 

        
















2. Behetik gorako kolpea besoa luzatuta:

  • Prestatze eta egokitze aldia: Aurrernatz bizi mugituta prestatzen da mugimendua, urrats labur eta azkarrekin egiten da, gorputzaren pisu osoa aurreratutako hankaren gainean jarriz. Une honetan, pilota joko duen besoa guztiz luzatuta egongo da, pilotariaren atzetik eta gainetik. Eskumuturra atzerantz luzatuta egongo da eta 90ºko algelua osatuko du besaurrekiko. Gorputzaren ezkerreko aldea pilotara zuzendurik egongo da eta burua tente pilotari begira.
  • Besoa askatzeko aldia: Aurreratutako hanka gorputz osoaren pisua jasaten hasten denean, gorputza luztzen hasten da, eta aurreko aldiko biraketa desegiten. Orduan, besoa Aurrera dator, bizitasun handiz.eskumuturrak, luzaturik, mugimendu horri laguntzen dio. Pala mugitzean, pala-burua pilotaren aurrez aurre dago.
  • Joaldia: Pilota aurreratutako hankaren belaunetik pixkat atzerago jotzen da. Aurreratutako hankak gorputz osoaren pisua eusten du eta apur bat flexionaturik dago. Hune honetan,  pala-burua pixkat barrura eta gora zuzendurik dago eta pilotariak aurrez-aurre jotzen du pilota. Amaieran, gorputz-enborra ia guztiz luzatuta dago eta frontisera zuzendurik.
  • Joaldiaren amaiera: Ezkerreko hanka gorantz luzatzen da potentzia handiz, eta horri esker gorputz enborra gora eta barrura dator. Besoak aurrean, goian eta barrurantz amaitzen du mugimendua esku-muturra oso flexionatuta dagoela. Eskumuturrak 180 graduko biraketa egiten du prestatze-alditik hona. Amaieran, frontiseko txokora begira dago gorputz osoa.


3. Kolpea besoa kakotuta:

  • Prestatze eta egokitze-aldia: Pilotaria aurrera mugitu ahala prestatzen eta egokitzen da mugimendua, urrats labur eta azkarren bidez. gorputzaren goiko aldea harmailetaranyz biratuta dago. Pilota joko duen besoa atzera mugitzen da, horizontalean, ukondoa kakotuta dagoela. Aurreratutako hanka flexionaturik egongo da eta oin-muturra kontrakantxara begira. Atzewratutako hanka, nahiko zabalik dago eta kanpora begira. Burua Aurrera begira egongo da, pilotari adi-adi.
  • Besoa askatze aldia: Pisu guztia aurreratutako hankan dagoenenan hasten da aldi hau. Hankak eta gorputz-enborra frontisera biratzen dute potentzia handiz. Besoa aurrera dator, horizontalean mugituta.
  • Joaldia: Pilota jotzean, gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago. Aurreratutako hankak (flexionatuta)  gorputzaren zamari eusten dio eta besoa horizontalean dago; ukondoa kakotuta, eta  besaurrea diagonalean.  Eskumuturra, 90ºtan dago eta pilotaría pilota eta frontisari begira.
  • Joaldiaren amaiera: hankak frontizerantz biratzen dira. Gorputzaren goiko aldeak ibilbide luzeagoa egiten du eta apur bat ezker-hormara geratzen da begira. Pilota joko duen besoa barrurantz mugitzen da horizontalean. 


4. Saiheskako kolpea besoa luzatuta:

  • Prestatze eta egokitze-aldia: Pilota joko duen besoa horizontalean mugitzen da, gerria baino beheragotik. Oinak, diagonalean, kontrakantxara begira daude eta burua aurrera biratuta.
  • Besoa askatzeko aldia: Gorputzaren zama osoa aurreratutako hankara ekartzean, aldakek eta sorbaldek frontisera biratzen dute, eta haiekin batera pilota joko duen besoa dakarte; besoa, horizontalean eta apur bat gorantz mugitu ahala, luzatuz doa, pilota baino aurretitxora arte, orduan aurrerntz flexionatzen da potentzia handiz. Gorputzari eusten dion hanka flexionaturik dago gorputzaren pisua jasaten. eskuineko hanka lurretik altxatzen da.
  • Joaldia: Aurreratutako aldaka (ezkerrekoa) baino aurrerago jotzen da pilota. Ezkerreko hankak eusten dio pilotariaren zama osoari eta une horretan gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago.
  • Joaldiaren amaiera: Gorputzaren zama Aurrera dator, eta hori eusten dion hankak luzatu eta frotisera biratzen du, beti lurrari atxikirik. Besoa luzaturik dago, eta gorputza ez dator aurrera eta gora. Atzeratutako hanka aurrera kulunkatzen da, aldakek barrura egiten dute biraketa eta aurreratutako oinak frontisera biratzen du. Mugimenduaren amaieran, eskumuturra guztiz flexionaturik dago, giltzadurak ahalik eta gehien tenkatuz. Mugimendua bukatzean, ukondoa apur bat flexionaturik dago, eta besoa, naturaltasun osoz, gorputzaren atzean.





Sakea efektuarekin

5. Sake efektuarekin:

  • Lasterketa eta jagia: sake normala egiten den bezala.
  •  Prestatze eta egokitze-aldia: sake normala egiten den bezala.

  • Besoa askatzeko aldia: sake normala egiten den bezala.
  • Joaldia : sake normala egiten den bezala. Laua.
  • Joaldiaren amaiera: mugimendu amaieran, gorputza frontisarekiko aurrez aurre dago. Pilota joten duen besoa kanporantz doa eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi duelako.




Jokaldirik Ohikoenak:

  • Bi-pareta: ezkerreko paretan eta lurrean jo gabe jarraian frontisera egiten den kolpea. Kolpe hau erritmoa apurtzeko eta aurkaria bere lekutik mugitzeko egiten da batez ere, pilota zabalera bidaltzeko delako.
  • Dejada: pilota frontisa jo ostean bertatik ahalik eta gertuen uste aurkaria ez iristeko.
  • Airez: bolea bezalako kolpea da, hau da pilotak frontisa jo ondoren, lurrean jo baino lehen egiten den kolpea. Jokoari azkartasuna emateko erabiltzen da.
  • Bote-lasterra: botea eman eta gero, pilota juxtu lurretik altxatu baino lehen ematen den kolpea. Azkartasuna emateko erabiltzen da.
  • I. Bote Lasterra
    IIII. Bolea
  • Ezkerrarekin: pala jokamoldeetan 2 eskuak erabiltzen dira edozein momentutan. Nahiz eta errebesa ere erabili daitekeen, ez da ohikoena. 


























Oinarrizko 2 printzipio:  

  • Jokalariak beti pelotaren ibilbidea kontrolpean izan behar du naiz eta bere kideak pilota hori jokatu.
  • Pelotak palaren leku optimoan jotzen duenean, ondo enpalatu dela esaten da; palaren erdian jotzen denean.
  • Bi printzipio hauek beraien artean loturik agertzen dira. Ibilbidea ezagutzen ez bada ezin delako ondo enpalatu.

Pelota Jotzeko Puntu Optimoa
Ongi enpalatzeko puntua
Pilotara jartzea






Pilotaren Ibilbidea Jarraitzen Begiradarekin




KOLABORATZAILEAK:

               PALISTAK

               IBAI BARON
               RUBEN AYARRA

                                           "ELKARRIZKETA"

12 comentarios:

  1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte, hau da, youtube, liburuak, elkarrizketatik… Bideoa grabatzerako orduan instalazioak ikusi dituzte.

    Aurkezpena estrukturalki ongi dagoela ikusten da.Hautatutako informazioa ongi idatzia dagoela antzematen da eta irudi dezente ageri dira eta hori ulergarriagoa bihurtzen du testua.
    Horrez gain testuaren barruan interes edo informazio gehiago jakin nahi badugu esaldi edo hitz azpimarratuak ageri dira, bertan klikatuz bideo, argazki, testu…aurki ditzakegu.

    IKT-tresnen erabilera.lehen esan dudan moduan bideo eta irudi mordo ageri dira.

    Denen kolaborazioa egon dela antzematen da,egindako bideoaren arabera.Denek ateratzen dira elakarrizketatuari galdera ezberdinak eginez.

    NOTA:9
    NAIARA MURGOITIO

    ResponderEliminar
  2. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Hainbat liburu eta internetetik atera dute informazioa, horrela aberatsagoa egiten.
    Aurkezpenaren argitasuna. Nire ustetan sarrera txiki bat falta zaie zuzenean jokamoldea azaldu baino lehen, baina ala ere oso ondo dago aurkezpena egina.
    IKT tresnen erabilera. Video eta argazki ugariko dokumentua da, eta ori nere ustez oso garrantzitsua da, askoz obeto ulertzen baita dena. Gainera idazten duzuena eta argazkia bat dator testuarekin, oso ondo dena.
    Kolaborazio lana. Parte hartzea denena izan da bideoetan, eta ikusten da nola saiatu diren ori aurkezten.
    Jokamoldearen egitura zehaztu. Azaltzen dute nolako joko mota den, ze instalazio erabiltzen den, baita ze materialekin jokatzen den… dena argazkien laguntzaz eta hori oso ondo iruditu zait.
    Joko ekintza deskribatu. Azkenengo atal honetan, grafiko bat sartu dute ikusteko non kokatzen den jokalari bakoitzak eta baita ze erantzun erabili ahal dituen.
    Gainera ere esan beharra dago hainbat orrialde edukitzeak gauzak errazago topatu daitezkeela, eta zuzenago eramaten zaituela zuk nahi duzun tokira.
    Horregatik nik uste dut 9koa merezi duzuela, nahiz eta informazio ugari egon, argazkiekin dena ulertzen delako eta ez duzuelako ezer erez aztu. Gainera presentazioa eta atalak egokiak direlako jokamolde bat ulertzeko.

    Iratxe Astigarraga

    ResponderEliminar
  3. Blogaren estruktura txukuna eta argia da. Bibliografiari buruz, 4 liburu kontsultatu direla ageri da, euskaraz zein erdaraz.
    Testuaren azalpenak argazkiekin txertatuak daude, horrek aberasgarria eta ulerkorra egiten du testua.
    Informazio gehigarriaren inguruan, esango nuke, gehiegizkoa dela informazio hori jartzea.
    Blogaren hasieran, jarritako sarrera txikia, irakurlea jokamoldean kokatzen du eta nire ustez interesgarria da irakurtzen jarraitzeko.
    Materiala azaltzerako orduan, informazio zehatza dago eta argazki baten laguntzaz hobeto azalduta gelditzen da, hala ere, nire ustez, garrantzitsua diren betaurreko eta kaskoaren erabilera ez dira oso nabarmen ageri, nahiz eta aipatuak izan.
    Jokamolde eta joko ekintzaren balorazioaren inguruan, hau da aipagarriena:
    Sakearen azalpena ere zehatza eta osatua da, berriz ere argazkiaren laguntzarekin.
    Tantoak irabazteko eta galtzeko modua oso garbi gelditzen da, puntuka zehaztua dagoelako.
    Kolpeen azalpena garbia da, hala ere, luzeegia dela uste dut. Egia da, tantoak egiteko modu ezberdin asko daudela, eta zuzen azalduta daudela hala ere, luzeegia dela pentsatzen jarraitzen dut.
    Jokaldiak, marrazkiaren laguntzaz egoki eta argi ulertzen dira.
    Honenbestez, oso lan ona egin duzuela iruditzen zait, nire nota 9´5ekoa da.
    Leticia Salsamendi

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Informazio guztia sarrera bakarrean egoteko, datuak oso eskematizatuta egoteak erraztu egiten du informazioa topatzea. Eragin handia dauka horretan erabili dituzuen argazki mordoa lanean zehar informazioarekin bat datorrena une oro. Estekak beste orri batean zabaltzeak blogaren erosotasun hori areagotuko luke, blogetik irten behar ez izateko.
    Nahiz eta kasu batzuetan gauza batzuetan hitzen falta antzeman dudan, gehienetan IKT tresnen erabilerak hitzik ez jarri eta bloga irakurlearentzako erosoagoa egiten laguntzen du, adibidez frontoi luzea nolakoa den azaltzeko. Hala ere, jokalariek sakean hartzen duten kokapena azaltzerakoan azalpen txiki baten beharra ikusten dut pilotariak zergatik horrela kokatzen diren argitzeko.
    Ulertzen da palarekin pilota jo baino ezin dela egin, baina ez duzue guztiz argi uzten.
    Beste guztia oso ondo dagoela uste dut nahiz eta nik kolpeak zelan egiten diren ez nuke hainbeste luzatuko eta jokaldi ohikoenak hobeto esplikatuko nituzke, nire ustez jokamoldeari buruz gehiago esaten dutelako.
    Informazio iturri desberdinak erabili dituzue, hala nola bideoak, argazkiak, hainbat liburu, elkarrizketa… eta taldekide guztien parte-hartzea nabaria da bloga ikusterakoan.
    KALIFIKAZIOA: 9
    IKER LEAL

    ResponderEliminar
  6. Lehenik eta behin, aipatu nahiko nuke agerian dagoela informazioa iturri desberdinak baliatuaz lortu dutela; eta horren erakusgarri dugu testuaz gain aurki ditzakegun bideo zein argazki ugari, baita jokamolde honi buruz jakitunak diren pertsona batzuen elkarrizketa ere. Honek aberastasun handia eman dio blogari, baina ez atal zehatz batan soilik; orokorki, datu guztietan ikus baitaiteke oso era zehaztu eta zuzenean eskaini duzuela informazioa.

    Aipaturiko informazio honen antolaketari dagokionez, era egokian ordenatu eta mailakatu duzue. Argi eta ulerkor, baina zehatz helarazi duzue erakutsi nahi zenutena, puntu guztiak jorratuaz. Jokamoldearen definizioaz gain, instalazioa, materiala, kolpeak… landu dituzue; bata bestearengandik bereiziaz, baina guztiei behar bezalako garrantzia eta espazioa emanaz. Erraz ulertzeko moduan eta beharrezko informazioa zehatz emanaz, beharrezkoa ez den informaziorik ez duzue testuan gehitu. Atal guztiak paragrafotan bereizita egoteak erraztasuna ematen du irakurtzerakoan, irakurketa batere astuna egin gabe.

    Arestian esan bezala, argazkiez gain elkarrizketa eta bideoak ere erabili duzue, IKTren erabilera ugariaren adierazle. Gainera, bideoak egileek beraiek egin eta muntatu dituzte, lana eta denbora eskainiaz. Oso positibo iruditu zait hau, zuen arteko kolaborazioaren adierazle izateaz gain, testukoa bisualki ulertzeko erraztasunak ematen baititu eta oso lagungarria baita. Gainera, argazki ugari ere txertatu dituzte testuan zehar, eta horrek estetikoki itxura erakargarriagoa ematen dio blogari. Bideoak oso ongi landuak eta bereiziak iruditu zaizkit, bakoitzari behar besteko denbora eskainiaz baina astunegiak egin gabe.

    Jokamoldearen egiturari dagokionez, aipatu beharreko puntu guztiak landu dituzue, sinple baina behar bezala esplikatuaz. Behin irakurrita argi gelditzen da zein joko mota eta zein jokamolde den beharrezko datu guztiak landu dituzuela uste dut.

    Azkenik, joko ekintza primeran azaldu dute, dauden aukera eta desberdintasunak adieraziaz eta lagungarriago egiteko bideoak erabiliaz.

    Hobetze aldera, arau guztiak azaltzen diren orrialde baterako estekaren bat jar dezakezue eta sakean falta egin ezkero zein ondorio eduki ditzakeen aipatu. Horrez gain, kategoria desberdinak ere jar ditzakezue, baita puntuazio sisteman tantoak ez direla kentzen esan ere. Bestela, gainerako datu eta informazio guztia zuzena dela uste dut.

    Laburbilduz, argia baina osatua, ulerkorra eta irakurtzeko erraza. Asko gustatu zait blog hau.

    KALIFIKAZIOA: 9,25

    Maddi Labaka

    ResponderEliminar
  7. Blog honek jokamoldearen egitura bikain azaltzen duela ikusten da. Joko mota, duelu eta norgehiagoka mota instalazioa eta guztia era oso egokian azaltzen da. Argazkiak ere oso egokiak dira, idatzitakoa argiago ikusteko oso aproposak baitira.

    Joko ekintzaren atala asko gustatu zait. Sakea, errestoa oso ondo azaltzen da hitzez, batik bat akzio hauetan gertatzen den ekintza pausuz pausu idatzirik agertzen delako. Atal honetako argazkiak ere oso egokiak dira.
    Kolpeak ere era guztietakoak ageri dira oso ondo azalduak. Aipatzekoa da ere jokaldirik ohikoenak azaltzeko modua, argazki egoki bat erabili baitutelako.

    Kasu honetan aurkezpena oso ondo antolatua dago. Letra egokia da errez egiten baita irakurtzea. Beste alde batetik ordena ere egokiak da, gauzak izenburupean jarrita dauelako, kolore desberdinak erabiliz. IKT tresnen erabilera ere ageri da bolg honetan. Bideoak erabili dira hainbat kolperen azalpenean laguntzeko eta elkarrizketa egiteko ere.

    Hortaz, argi geratzen da informazioa hainbat liburutan topatu dutela bibliografian agertzen den bezala. Taldekide guztiak ere bideo hauetan agertzen dira, guztien kolaborazio lana izan dela erakutsiz. Oso lan egokia iruditu zait, horregatik nire nota 9 da.

    ResponderEliminar
  8. Aupa mutilak!
    Irakurri dudan blogik landuena iruditzen zait. Informazio mordoa dago, ona gainera, eta ondo antolatuta gainera. Horren adibide dira, egin duzuen elkarrizketa, argazki galeria, bibliografia…
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez oso argi azaldu duzue dena, detaile guztiak kontuan hartuta eta ondo azaltzen saiatu zarete guztia. Ikusten da ordu dezente sartu dituzuela lan onekin.
    Ikt tresnen erabilerari dagokionez ikusten da erabili dutela, bai bideotan eta baita argazkietan ere. Partiduen bideoak esaterako oso lagungarriak dira jokoaren irudi bat egiteko.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, oso ondo zehaztu duzue ebaluazio irizpideetako puntu guztiak eta beraz ez dut aurkitu ezer zuzentzeko.
    Azkenik, joko ekintzari dagokionez, puntu guztiak aipatu dituzue baina agian sake eta errestoan jokalariek izaten dituzten kokapena gehiago zehaztea falta zaizue. Irudia agertzen da baina hitzez esplikatu eta azalpenak ematea ondo legoke.
    Hau dena kontuan hartuta eta aurkitu ditudan “akats” minimoak ikusitan 9,75 eko puntuazioa ematen dizuet. Zorionak!!

    Unai Bikuña

    ResponderEliminar
  9. Egin duzuen blog hau ikaragarri landu duzuela iruditu zait. Informazio asko jarri duzue eta antolaketa oso txukuna izan da nahiz eta informazio guztia jarraian jarri. Gainera irudi asko jarri dituzue eta hori lagungarria izan da hobeto ulertzeko. Begi bistan dago informazio iturri asko erabili dituzuela, elkarrizketa egin duzuela eta liburuak aztertu dituzuela. IKT-ren erabilera zer esanik ez: bideo eta argazki asko eta gainera oso argiak.
    Kolaborazio lana egon dela esan dezaket. Elkarrizketan denek galdera desberdinak egin diete elkarrizketatuei eta bideoak eta lana antolatzeko orduan argi dago denek parte hartu dutela.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, materiala azaltzerakoan informazioa oso zehatza da eta ez da asko luzatzen, beraz, oso ondo. Baina kolperik ezagunenak azaltzeko, uste dut gehiegi luzatu duzuela informazio guzti horrekin. Hala ere, tantoa irabazteko eta galtzeko modua oso argi gelditu da eta nahiko ondo eskematizatua.
    Bloga hobetzeko aholku bat onartzen baduzue, nire ustez bideoak irekitzerakoan mesedegarri izango litzateke beste lehio bat irekiko bazen eta ez blogetik irten bideoa ikusteko. Beste barik, nire nota 9,25 izango da. Zorionak!!!

    JULEN SAGARBE

    ResponderEliminar
  10. Hasierako estrukturak atentzioa deitu ez didan arren,blog-a irakurri dudan heinean geroz eta gehiago gustatu zait.
    Informazio iturriei dagokionez,informazio pillo bat lortu dutela argi dago eta beraz,informazio iturri asko erabili dituzte.Kolaborazioa osoa izan dela erakutsi dute,hau da,denek hartu dute parte bideoetan eta hori oso ongi ikus daiteke.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez,aipatu beharreko atal guztiak agertzen dira eta oso ondo azaldu dute horietako bakoitza.Joko ekintza ere modu aproposean egin dute;argi geratu zait atzelariak sakatzen duela eta baita zein den besteen kokapena sakea egiteko garaian,batez ere, jarritako irudiarengatik.
    Ondorioz,esan dezaket lan bikaina egin duzuela eta ikusten dela asko saiatu eta mugitu zaretela.
    Puntuazioa:9
    Andoni Zumeta

    ResponderEliminar
  11. PALA LUZEA 2:2 T
    Blog hau asko gustatu zait, oso ondo eta argi azalduta dagoelako. Informazio gehiena puntuka egoteak asko laguntzen du. Ikusten da informazio hau iturri desberdinetatik hartutakoa dela, ondo adierazten dute bibliografian nongoa den. Jokamolde hau ezagutzen ez duen pertsona batentzat oso ondo dago esplikatuta. Azalpen horiekin batera, irudi eta bideo batzuk ere sartu dituzte eta gehien gustatu zaidana, taldekideak sakea nola egiten den ikustea izan da.
    Nik uste dut lan hau oso ona izan dela eta denbora asko eskaini diotela beraz nik 8,5 ematen diot lan honi.
    Mikel Aristi

    ResponderEliminar
  12. Lehengo egunean probatu genuen eta jada sakea ezinezkoa egiten zitzaigun egitea, beraz, interesgarria iruditzen zitzaidan jokamolde hau sakonago ezagutzea.
    Ebaluazioari ekiteko aipatu dezakegu informazio iturri ezberdinak bisitatu egin dituzuela, izan ere, nahiko gauza aipatu dituzue eta informazio konpletua iruditzen zait.
    Lana ondo antolatuta dago, argi eta garbi, eta orden egokian. Materiala, kantxa, etab. dena oso ondo azalduta dago. Aipagarria da adibidez materialen kasuan argazki batez akonpainaturik daudela, edota jokaldi ezberdinak ere bideon bidez oso ondo azaltzen dira. Elkarrizketaren bideoa egin dute, eta bertan kide guztiak agertzen dira, beraz denak parte hartu dutela iksuten da. Pega bakarra agian galderak kide bakarrak egin dituela baina bueno ondo. Beraz, IKT tresnen erabilera bikaina iruditu zait
    Lehen aipatu bezala jokamoldea oso ondo azladuta dago, nahiko lan hartu dute hemen.
    Joko ekintzaren atalari dagoionez, oso ona iruditu zait ere, ondo azladuta eta bideoak ere oso onak iruditu zaizkit, beraiek egindakoak gainera
    Zorionak egindako lanagatik. Nire nota: 9,25

    ResponderEliminar