JOKAMOLDEAREN EGITURA:
Euskal pilotako jokamoldeetako bat da. Jokamolde honetako
joko mota ez zuzena da, hau da, pilotariak joko eremu berberean daude
kokatuta eta pilota txandaka jotzen dute frontizera jaurtiz. Pilotak frontisa jo beharra dauka
aurkariak pilota jo aurretik.
Izenak berak esaten duen bezala ezker paretako frontoi luzean jokatzen da (54m luzeko frontoia) eta pala luzea behar da jokatu ahal izateko.
Modalitate hau duelu eran jokatzen da 2:2-ren
aurka. Talde bakoitzeko kide 1 aurrean kokatzen da eta bestea aztean.
Jokamolde honetarako beharrezkoak diren material honako hauek dira:
1. Pala luzea: Pilotan jokatzeko erreminta dugu pala, heldulekuaren aldetik estua
eta bestetik aski zabala. Zurezko pieza bakar batez osatua dago eta ez da
gehigarririk onartzen. Pala luzea frontoi luzerako erabiltzen da.
· Materiala:
Egurra (pagoa)
·
Luzera:
54,5 cm gehienez
·
Zabalera:
12 cm gehienez
·
Lodiera:
2-4,8cm bitartean
2.
Esparatrapua: eskuak babesteko
3.
Pega pala: palak ez egiteko ihes
4.
Erretxina: palak ez egiteko ihes
7. Betaurrekoak: begiak babesteko
8.
Pilota:
narruzko pilota.
·
Pisua: 112-115gr
Sakea:
Partida hasieran sakea nork egingo duen jakiteko, 2 aurpegitako txapa bat jaurtitzen da airera. Normalean sakea atzelariak egiten
du 11ºkoadroan kokatuta (44m), baina ez da derrigorra berak ateratzea,
aurrelariak atera dezake. Sakea egin aurretik pilota ponpatu egin behar du 11º
koadroa gainditu gabe, pilotan ponpa egin ondoren sakatzaileak marra gainditu
dezake. Frontisean jo ondoren, pilotak ponpa 4º (16m) eta 7º (28m) koadroen
artean egin beharko du ponpa.
- 4º
koadroa ez badu gainditzen falta izango da eta tantoa galduko du sakea
egin duen taldeak.
- 7º
koadroa pasatzen bada berriz, pasa edo luze izango da eta beste sake bat
gehiago izango de sakea egin duen taldeak. 2 luze eginez gero, tantoa
beste taldearentzat izango da.
- Aurkaria pilotara ez iristea, pilotak 2 punpa ematea.
- Aurkariak pilota frontisera bota ondoren, 1º punpa kontrakantxan ematea.
- Aurkariaren pilota frontisera ez iristea.
- Aurkariak “beheko” txapa-azpira botatzea.
- Aurkariak “goiko” txaparen gainetik jotzea.
- Aurkariak pilota kontrakantxako marrara botatzea.
- Aurkariak txapa jotzea: goikoa, behekoa, ezkerrekoa, frontisean eskuinekoa.
- Aurkariak gora botatzea:
- Frontiseko goiko txapatik gora jotzea.
- Ezker paretako marratik gora jotzea.
- Sakean, aurkariak:
- Motz edo falta 1 egitea.
- 2 luze edo pasa egitea.
Tantoa galtzeko moduak:
- Pilotara ez iristea, pilotak 2 punpa ematea.
- Pilota frontisera bota ondoren, 1º punpa kontrakantxan ematea.
- Pilota frontisera ez iristea.
- “Beheko” txapa-azpira botatzea.
- “Goiko” txaparen gainetik jotzea.
- Pilota kontrakantxako marrara botatzea.
- Txapa jotzea: goikoa, behekoa, ezkerrekoa, frontisean eskuinekoa.
- Gora botatzea:
- Frontiseko goiko txapatik gora jotzea.
- Ezker paretako marratik gora jotzea.
- Sakean:
- Motz edo falta 1 egitea.
- 2 luze edo pasa egitea.
Puntuazio sistema:
Partidak 45-era izaten dira, eta tantoak unitarioak dira;
hau da, tantoak banaka lortzen dira.
JOKO EKINTZA:
1. Sakea:
- Lasterketa eta jagia: kontzentratzeko pilota punpatu eta frontisera begiratu. 4-5 urrats abiadura hartzeko kontra-kantxari paralelo. Pilota, ezkerreko hanka aurrean dela ponpatzen da. Punpa ostean pilotaria gorputza egokitzen asten da.
Sakearen prestaketa |
- Prestatze eta egokitze-aldia: besoa atzerantz altxatzen da guztiz luzaturik, gorputza pixkat kontra-kantxara biratuz. Besoa zabaltzen amaitzean, pilotaria airean dago, aurrerantz jauzika, eta gorputzak – apur bat flexionatuta - kanporantz biratzen du. Besoa luzatuta dago atzean, eskumuturrak 90 graduko angelua osatzen duela besaurrearekiko.
- Besoa askatzeko aldia: ezkerreko hankak lurra zapaltzen duen unean asten da. Ezkerreko hanka apur bat flexionaturik pausatzen da lurrean, gorputzeko pixua eutsiz. Orduan gorputzaren ezkerralde osoa frontisera zabaltzen da, eskuineko beso potentzia handiz aurrera joateko. Besoa zeharo luzatuta dago.
- Joaldia: aurreko hankak pilotariaren zama osoari eusten diola jotzen da pilota. Pilota jotzean pisuari eusten dion hankako belauna baina atzexeago dago pala, eta horrela eskumuturra eta besaurrea lerro-lerro daude bortiz flexionatu eta gero. Gorputza frontisera dago zuzendurik erabat, eta ia guztiz luzatuta.
- Joaldiaren amaiera: Luzatze mugimenduak bukatzen dira eta horrek, zama Aurrera eramatea eta gora kulukatzea ekartzen du, jauzi eginez. Txokora begira gorputza.
1.1 Sake motak (argazkietan):
II. Sakea laua, txost-a bilatuz III. 2 pareteko sakea |
I. Sake gurutzatua |
2. Behetik gorako kolpea besoa luzatuta:
- Prestatze eta egokitze aldia: Aurrernatz bizi mugituta prestatzen da mugimendua, urrats labur eta azkarrekin egiten da, gorputzaren pisu osoa aurreratutako hankaren gainean jarriz. Une honetan, pilota joko duen besoa guztiz luzatuta egongo da, pilotariaren atzetik eta gainetik. Eskumuturra atzerantz luzatuta egongo da eta 90ºko algelua osatuko du besaurrekiko. Gorputzaren ezkerreko aldea pilotara zuzendurik egongo da eta burua tente pilotari begira.
- Besoa askatzeko aldia: Aurreratutako hanka gorputz osoaren pisua jasaten hasten denean, gorputza luztzen hasten da, eta aurreko aldiko biraketa desegiten. Orduan, besoa Aurrera dator, bizitasun handiz.eskumuturrak, luzaturik, mugimendu horri laguntzen dio. Pala mugitzean, pala-burua pilotaren aurrez aurre dago.
- Joaldia: Pilota aurreratutako hankaren belaunetik pixkat atzerago jotzen da. Aurreratutako hankak gorputz osoaren pisua eusten du eta apur bat flexionaturik dago. Hune honetan, pala-burua pixkat barrura eta gora zuzendurik dago eta pilotariak aurrez-aurre jotzen du pilota. Amaieran, gorputz-enborra ia guztiz luzatuta dago eta frontisera zuzendurik.
- Joaldiaren amaiera: Ezkerreko hanka gorantz luzatzen da potentzia handiz, eta horri esker gorputz enborra gora eta barrura dator. Besoak aurrean, goian eta barrurantz amaitzen du mugimendua esku-muturra oso flexionatuta dagoela. Eskumuturrak 180 graduko biraketa egiten du prestatze-alditik hona. Amaieran, frontiseko txokora begira dago gorputz osoa.
3. Kolpea besoa kakotuta:
- Prestatze eta egokitze-aldia: Pilotaria aurrera mugitu ahala prestatzen eta egokitzen da mugimendua, urrats labur eta azkarren bidez. gorputzaren goiko aldea harmailetaranyz biratuta dago. Pilota joko duen besoa atzera mugitzen da, horizontalean, ukondoa kakotuta dagoela. Aurreratutako hanka flexionaturik egongo da eta oin-muturra kontrakantxara begira. Atzewratutako hanka, nahiko zabalik dago eta kanpora begira. Burua Aurrera begira egongo da, pilotari adi-adi.
- Besoa askatze aldia: Pisu guztia aurreratutako hankan dagoenenan hasten da aldi hau. Hankak eta gorputz-enborra frontisera biratzen dute potentzia handiz. Besoa aurrera dator, horizontalean mugituta.
- Joaldia: Pilota jotzean, gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago. Aurreratutako hankak (flexionatuta) gorputzaren zamari eusten dio eta besoa horizontalean dago; ukondoa kakotuta, eta besaurrea diagonalean. Eskumuturra, 90ºtan dago eta pilotaría pilota eta frontisari begira.
- Joaldiaren amaiera: hankak frontizerantz biratzen dira. Gorputzaren goiko aldeak ibilbide luzeagoa egiten du eta apur bat ezker-hormara geratzen da begira. Pilota joko duen besoa barrurantz mugitzen da horizontalean.
4. Saiheskako kolpea besoa luzatuta:
- Prestatze eta egokitze-aldia: Pilota joko duen besoa horizontalean mugitzen da, gerria baino beheragotik. Oinak, diagonalean, kontrakantxara begira daude eta burua aurrera biratuta.
- Besoa askatzeko aldia: Gorputzaren zama osoa aurreratutako hankara ekartzean, aldakek eta sorbaldek frontisera biratzen dute, eta haiekin batera pilota joko duen besoa dakarte; besoa, horizontalean eta apur bat gorantz mugitu ahala, luzatuz doa, pilota baino aurretitxora arte, orduan aurrerntz flexionatzen da potentzia handiz. Gorputzari eusten dion hanka flexionaturik dago gorputzaren pisua jasaten. eskuineko hanka lurretik altxatzen da.
- Joaldia: Aurreratutako aldaka (ezkerrekoa) baino aurrerago jotzen da pilota. Ezkerreko hankak eusten dio pilotariaren zama osoari eta une horretan gorputzaren goiko aldea frontisaren aurrez aurre dago.
- Joaldiaren amaiera: Gorputzaren zama Aurrera dator, eta hori eusten dion hankak luzatu eta frotisera biratzen du, beti lurrari atxikirik. Besoa luzaturik dago, eta gorputza ez dator aurrera eta gora. Atzeratutako hanka aurrera kulunkatzen da, aldakek barrura egiten dute biraketa eta aurreratutako oinak frontisera biratzen du. Mugimenduaren amaieran, eskumuturra guztiz flexionaturik dago, giltzadurak ahalik eta gehien tenkatuz. Mugimendua bukatzean, ukondoa apur bat flexionaturik dago, eta besoa, naturaltasun osoz, gorputzaren atzean.
Sakea efektuarekin |
5. Sake efektuarekin:
- Lasterketa eta jagia: sake normala egiten den bezala.
- Prestatze eta egokitze-aldia: sake normala egiten den bezala.
- Besoa askatzeko aldia: sake normala egiten den bezala.
- Joaldia : sake normala egiten den bezala. Laua.
- Joaldiaren amaiera: mugimendu amaieran, gorputza frontisarekiko aurrez aurre dago. Pilota joten duen besoa kanporantz doa eta eskumuturra gorantz eta kanporantz biratzen da. Pilotaria txokora begira dago, pilota hara bidali nahi duelako.
Jokaldirik Ohikoenak:
- Bi-pareta: ezkerreko paretan eta lurrean jo gabe jarraian frontisera egiten den kolpea. Kolpe hau erritmoa apurtzeko eta aurkaria bere lekutik mugitzeko egiten da batez ere, pilota zabalera bidaltzeko delako.
- Dejada: pilota frontisa jo ostean bertatik ahalik eta gertuen uste aurkaria ez iristeko.
- Airez: bolea bezalako kolpea da, hau da pilotak frontisa jo ondoren, lurrean jo baino lehen egiten den kolpea. Jokoari azkartasuna emateko erabiltzen da.
- Bote-lasterra: botea eman eta gero, pilota juxtu lurretik altxatu baino lehen ematen den kolpea. Azkartasuna emateko erabiltzen da.
- Ezkerrarekin: pala jokamoldeetan 2 eskuak erabiltzen dira edozein momentutan. Nahiz eta errebesa ere erabili daitekeen, ez da ohikoena.
I. Bote Lasterra
IIII. Bolea
|
Oinarrizko 2 printzipio:
- Jokalariak beti pelotaren ibilbidea kontrolpean izan behar du naiz eta bere kideak pilota hori jokatu.
- Pelotak palaren leku optimoan jotzen duenean, ondo enpalatu dela esaten da; palaren erdian jotzen denean.
- Bi printzipio hauek beraien artean loturik agertzen dira. Ibilbidea ezagutzen ez bada ezin delako ondo enpalatu.
KOLABORATZAILEAK:
PALISTAK: